- Udalak abiatutako Kultur Pilulak egitasmoak Joseba B. Lenoiren saiotxoa prest du gaurko. Ortziralero bezala, 18:00etan dute hitzordua eta You Tube kanalean egonen da ikusgai. Aste honetakoa laugarren emanalditxoa izanen da. Lehendabizikoan Petti izan zen protagonista, bigarrenean, berriz, Julen Zelaieta, Ekhiñe Zapiain eta Patxi Castillok bertso saioa eskaini zuten; eta hirugarrenean Joseba Irazoki.