Koronabirusak eragindako alarma egoeraren ondorioz mugatutako bi bilera egin ondotik, pasa den astelehenean Elizondoko plazan burutu zuen Baztango Zaintza eta Elkartasun Sareak bere lehenbiziko bilera publikoa. Segurtasun neurriak hartuz burututako bileraren ondotik, hasieratik markatutako lan ildoak garatzen hasi da sarea, hau da, zaintza, oinarrizko eskubide sozialen defensa, eta antikapitalismoa. Atzo, hain zuzen ere, sarearen lehenbiziko ekimena burutu zuten, hamar bat lagun, trikitixa eta panderetarekin hurbildu ziren Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzara, eta erdian hesia zutela, egoitza barneko egoiliar eta langileek ederki gozatu zuten musika doinuekin. Ekitaldi zume bezain ederra izan zen, eta batez ere adinekoek izugarri eskertu zutena. Hemendik aitzinera larunbatero errepikatzeko asmoa dute.