- BRT-Menditarrak Rugby Taldeko zuzendaritza taldeak covid-19ak eragindako egoera kontuan hartuz eta gaur den egunean dauden zalantzak direla eta, behin behinean bere kirol ekintza guztiak alde batera uztea erabaki du, “errugbi segurua praktikatzeko baldintzak ez direlako betetzen”. Erabakiaren berri emateko prentda ohar bat kaleratu du.

BRT-Menditarrak taldeak txapelketa autonomikoetan parte hartzen du eta hauek antolatzen dituzten Euskadi eta Nafarroako errugbi federazioek ez dute oraindik txapelketen berririk iragarri, ez txapelketik osaptuko denn, ezta datarik, eta ezta txapelketa sistemarik ere.

Taldeko zuzendaritzaren ustez, momentuan, ez da bideragarria kirol hau praktikatzea, “kontaktua handia baita, distantziak ezin dira mantendu eta babesik (maskararik) ez dago”.

Taldeko kide diren jokalari, haur, entrenatzaile eta familien osasuna ere ezin dutela bermatu argi dute “klubeko talderen batean koronabirus kasu bat izanez gero, talde horren konfinamendua eraginen luke, 25 pertsona inguru. Nahiz eta segurtasun neurriak bete eta errespetatu (aldagelak ez erabili, materiala ez konpartitu, materiala garbitu…) taldekide guztiak kontaktu zuzenak izanen lirateke”, diote oharrean.

Oharrean diotenez “talde amateur bat gara, non jokatu, erakutsi eta bere baloreak transmititzen ditugun biho-tzez, baina gaur egungo egoera ikusita, gizarteari lagundu behar diogula uste dugu, gure kirola momentuz alde batera utziz. Zonaldean gure lagun-tza xumea gauzatu nahi dugu, ahal den neurrian birusaren transmisioa eragotziz eta ondorio ekonomiko eta sozialak ekidinez” Saminez hartu dute erabakia, “izugarrizko pena ematen digu gure kirola alde batera utzi behar izateak, jokalari aunitzendako erabaki gogorra dela dakigun bezala”. Hortaz, egoera hurbiletik jarraitzeko asmoa agertu dute “2021ean kirol eder honetara itzultzeko itxaropenez”.

Bitartean, zuzendaritza taldeak lanean segituko du, taldekideek elkarrekin harremanean jarrai dezaten, bertzeak bertze kontaktu gabeko kirol ekintzekin edo kirol formakuntzekin, jokalariak taldean mantendu ahal izateko.