VII. Ipuin lehiaketa prest du Beti Gaztek
Azaroaren 20a baino lehen aurkeztu behar dituzte idazlanak 8 eta 12 urte artekoek
- Ipuin lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan du Beti Gazte elkarteak eta parte har-tzeko deia egina die Lesakako gaztetxoei. Adinaren arabera, lau mailatan banatuko dute lehiaketa: A maila (Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak), B maila (LHko 4. mailakoak), C maila (LHko 5. mailakoak) eta D maila (LHko 6. mailakoak).
Ipuina sortzeko gaia librea da eta parte-hartzaile bakoitzak ipuin bakarra aurkez dezake. Ipuinak gutxienez orri bat eta gehienez hiru izan beharko ditu eta eskuz (letra ulergarria) edo ordenagailuz aurkeztuko dira, Tantirumairu ikastolan edo Irain eskolan, azaroaren 20a baino lehen.
Lanaren kalitatea, estiloa, zuzentasuna, ortografia eta originaltasuna baloratuko da eta maila bakoitzeko lehenbiziko bi sailkatuek saria izanen dute. Lehiaketaren oinarriak www.betigazte.net web orrialdean daude eskur.
Temas
Más en Navarra
-
Construir, programar y competir con robots LEGO, la propuesta de 'Robolimpiadas' de la Casa de la Juventud
-
Pamplona y Cruz Roja seguirán colaborando en protección civil y situaciones de emergencia
-
Todavía quedan bonos culturales Pamplona Joven para acudir al teatro
-
Obras, calles cortadas y restricciones de tráfico hoy en Pamplona