- Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Udaleko Berdintsun eta Kultura Batzordeek hainbat ekimen antolatu dituzte. Gaur, 19.00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean, Birritan bortxatua antzezlana ikusteko aukera izanen da. Edukiera mugatua izanen denez, gonbidapenak 18.00etatik aitzinera jaso ahal izanen dira.

Asteazkenean, azaroaren 25ean, 12.00etan Elizondoko Foruen plazan elkarretaratze bat eginen da eta 17.00etan, Baztango Talde Feministak deituta bi adarreko biziketa martxa eginen da Aniztik eta Erratzutik Elizondora, bertan elkartu eta herriari itzuli bat eman ondotik plazan ekitaldia eginen dute. Biharamunean, Printzesa edo igela, nire aukera!haurrendako ikuskizuna izanen da Arizkunenean, 17.00etan.