Síguenos en redes sociales:

Igandean jokatuko da Iruritan XXI. Paxaka txapelketako finala

Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia, Manu Irigoien, Mikel Mindegia eta Kaiet Itoitzen aurka

Igandean jokatuko da Iruritan XXI. Paxaka txapelketako finalaOndikol

Laxoa Elkarteak antolatutako XXI. Paxaka txapelketa azken txanpan sartu da. Igandean finalerdiak jokatuta, dagoenemo erabakita gelditu da heldu den igandean Iruritako Aranabia pilotalekuan nor ariko diren 3. eta 4. posturako lehían eta zeintzuk jokatuko duten txapelak banatzeko final handia.

Txapelketan zehar izandako lehiakortasuna eta oreka agerian gelditu ziren bertze behin pasa den igandeko finalerdietan.

Lehen partidan, Gorka Urtasun (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Juan Mari Maiak (Elizondo) 9-4 irabazi zieten Iruritako Xabi Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarreari. Azken emaitzak ez du adierazten plazan gertatu zena. Arras partida luzea (ordu eta erdi pasatua) eta borrokatua izan zen, azken bi jokoak izan ezik (2-0, 2-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-4, 9-4). Bi taldeek partida arras taktikoa jokatu zuten.

Bigarren finalerdian, Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Mindegia (Arraioz) eta Kaiet Itoitzek (Erratzu) 9-7 irabazi zieten Oskar Urrutia (Irurita), Aritz Alunda (Arraioz) eta Mikel Sagasetari (Irurita). Nahiz eta joko gehiiago jokatu, lehenbizikoa baino laburragoa (ordubete eta hogei minutu) eta biziagoa izan zen, ikusleendako politagoa, bi taldeek erasoan jokatu zutelako. Buakera arte emoziorik ez zen falta izan (2-0, 2-1, 3-1, 3-4, 7-4, 7-7, 9-7).

FINALAK Igandean, 17.00etan hirugarren posturako lehia jokatuko dute Iruritako Xabi Barberen, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarreak, Iruritako Oskar Urrutia, Arraiozko Aritz Alunda eta Iruritako Mikel Sagasetaren kontra.

Gero, final nagusia jokatu da. Txapelen lehian, Iruritako Gorka Urtasun eta Egoitz Prim eta Elizondoko Juan Mari Maia, Erratzuko Manu Irigoien, Arraiozko Mikel Mindegia eta Erratzuko Kaiet Itoitzen kontra ariko dira.