SALUD
Tranquilidad en vacaciones: así puedes consultar tus datos médicos fuera de Navarra
Baztan Ikastolaren 50. urteurreneko CD-DVDa grabatzen ari dira
Ikastetxeko komunitate osoa ari da hamaika kantu izanen dituen proiektuan parte hartzen
Baztan Ikastolak 50 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatzen ari da, horien artean, hamaika kantu izanen dituen CD-DVD bat. Ikastolako ikasle, irakasle, guraso, ikasle ohi eta irakasle ohiak ari dira egitasmoa burutzen eta dagoeneko proiektua nahiko aitzinatua dute. Azken egunetan Berrioplanon, Drum Groove Studion, grabaketa lanak egiten ari dira, Josu Erbitiren gidaritzapean. Musika tresnak grabatu ondotik pasa den asteburuan kantu batzuetan ahots nagusiak grabatu zituzten eta heldu den asteburuan segituko dute. Gero, Elizondon koroak grabatu eta irudiekin batera CD-DVDa osatuko dute, ikasturte bukaera baino lehen salgai jarriz.
Temas
Más en Navarra
-
El Desolado de Rada da un paso decisivo para convertirse en símbolo protegido de Navarra
-
El pueblo gitano de Navarra celebra con orgullo su día
-
Tafalla lanza una nueva aplicación para reservar instalaciones deportivas
-
Una tienda de tartas de queso baja la persiana tras menos de un año de actividad en Pamplona