Síguenos en redes sociales:

Aste honetan hasi diren Aroztegiko lanak geldiarazi dituzte herritarrek

Aste honetan hasi diren Aroztegiko lanak geldiarazi dituzte herritarrekUtzitakoa

Lekarozen, Palacio de Arozteguiak egin nahi duen proiektu urbanistikoaren baitan hondeamakinak lanean hasi dira aste honetan. Horren harira ortzegun honetan hainbat baztandar bertaratu eta lanak geldiarazi zituzten, "inposatutako proiektu bat da hau eta Baztan, Nafarroa eta Euskal Herri osoarendako eragin negatiboa izanen du, hortaz, dei egiten diogu jendarteari obra hauek gelditzeko borrokari batzeko". Bertzalde, Aroztegiko eremuan lanak hasi zituztela salatzeko, asteazkenean, Aroztegia...eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak deituta hamarnaka lagun elkarretaratu ziren Lekarozen Herriaren hitza errespetatu. Aroztegia gelditu! lelopean.