- Uztailaren 13an Bera zaindu dezagun bilera irekia burutu zuten. Bertan herrian azkenaldian pairatu izan zituzten jarrera desegokien inguruan solastatu ziren, mobiliario urbanoan txikizioak, espazio publikoen erabilera desegokia (kirol instalazio eta haur parkeetan kalteak, zaborra...).

Bilera horretan egoera hau zuzentzeko hainbat neurri proposatu zituzten. Horietako bat agerraldi publiko bat egitea izan zen, herriko kultur eta kirol eragile, ikastetxe, guraso elkarte eta koadrilen parte hartzearekin.

Gaur 19:00etan Herriko Etxeko Plazan eginen dute agerraldia eta adostutako adierazpena irakurriko dute, "bertzeak bertze zaintza eta errespetua, osasuna, herri ondarea edotokiko ekonomia, oinarri hartuta".