Aho uhal bere bakarkako bigarren lana aurkeztu zuen larunbat arratsaldean abeslari donostiarrak, Ander Zulaika bateriarekin, Jagoba Salvador baxu jolearekin eta Mattin Saldias gitarristarekin batera. Altzateko plaza bete zuten eta giro ederra izan zuten bertan. Disko berrirako laguntzaile izan ditu Rozalén, La Mare, Iván Ferreiro o Idoia Asurmendi musikariak eta hitzak egiteko Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolariak.