Antoiu karrikako latsagia berritu du hilabete hauetan Lesakako udalak, horretarako, 28.956 euroko inbertsioa eginez. Bertako bokata harri eta askak, urte aunitzetan arropa garbitzeko erabiliak izan dira eta itxura ederra hartu dute zaharberritze lanen ondotik. Lesakako udal ordezkariek adierazi dutenez, "espero dugu denon artean txoko hau zaindu eta maitatzea, gure herriko historiaren zati bat baita".