'Arnasguneak' antzerki beka Mairu taldearentzat izan da
'Intxaurra' antzezlana sortzeko eta taularatzeko 23.000 euro jasoko du
- UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute aurten, arnasguneen garrantzia jendarteratzeko antzezlan bat sortzeko. Aurkeztu diren bederatzi egitasmoak aztertu ondotik, Lesakako Mairu Antzerki Tailerra izan da irabazlea. Guztira 23.000 euro jasoko dituzte, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko. Sormen prozesuan Dinamoa Sormen Gunea erabiltzeko aukera ere izanen du taldeak. Antzezlana, berriz, 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko dute.
Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Azpeitiko Udalaren, Dinamoa Sormen Gunearen eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ordezkari banak osatu dute epaimahaia, eta aurkeztu diren bederatzi lanak aztertuta, Intxaurra antzezlanak jasoko du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka.
Manex Fusch izanen da antzezlanaren zuzendaria, eta inguratzen gaituen ekosistemak guregan duen eragina islatuko du taldeak, Gaizka Sarasolak idatzitako testuan oinarrituta. Aktoreak, berriz, Ainara Ribera, Gaizka Sarasola, Iban Garro, Josune Etxepare Juanen Saralegi eta Ritxi Abril izanen dira. Horiez gain, Ibai Gogortzak (soinu diseinua), Andoni Mendizabalek (argi diseinua), Eduardo Condek (atrezzoa eta eszenografia) eta Martxel Rodriguezek (ekoizpena) osatuko dute taldea.
Gaixorik dagoen Terexaren istorioaren bidez islatuko dute deialdiak eskatutakoa: arnasguneen garrantzia. Horretara heltzeko, ordea, inguruneak herriengan, hizkuntzengan eta jendearengana duen eragina islatzeko modua erabiliko dute Intxaurra antzezlanarekin.
Epaimahaiak berariaz nabarmendu nahi izan du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako deialdi honetan jasotako proposamen gehienen kalitatea eta garrantzia.
Más en Navarra
-
BetterCat inaugura este viernes en Pamplona la primera clínica veterinaria exclusiva para gatos
-
¿Tienes un proyecto cultural? Llegan las ayudas de 90.000 euros para creadores navarros
-
El Ayuntamiento de Tudela recurre la futura estación del TAV por “localista”, “decisión política” y “vestir una decisión ya adoptada”
-
La feria de ganado equino de San Fermín cambia de fecha