Aurreikusita zegoen bezala, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, abenduaren 2an ekitaldi batzuk antolatu zituen Labiaga ikastolaren patioan egin duten estalpe berria inauguratzeko. Mugara Arkitektoak estudioko Ander Rodriguez Korta beratarra eta bere lankideak bertan zeuden (eskuineko argazkian). Pottoka abeslari amaiurtarrak ere hainbat abesti eskaini zituen (ezkerrekoan) eta baita Labiagako ikasleek ere. eta animazio polita paratu zuten Eztegarako ikastetxeko atarian dagoen estalkia estreinatzeko. Lastima eguraldiak ez zuela batere lagundu. 200 metro koadroko azalera estali da, biltegi eta komun baterako Labiaga ikastolako ikasle ohiak egin du diseinua.