SAN FERMÍN
Muere un hombre en un bar de la calle Estafeta por causas naturales
'Baztan Kantuz' Lekarozen
Hamarnaka lagunek kantuz alaitu zituzten herriko karrikak
Baztango Kultur Batzordeak antolatutako Baztan Kantuz ekimenak hileroko hitzorduari ez dio hutsi egin ilbeltzean ere. Pasa den igandean Lekarozen hamarnaka lagun elkartu ziren, hilero bezala, musika lagun, herriko karrikak euskal kantuen doinuekin alaitzeko. Hotza eginagatik, parte hartzaileen zintzurrak eta bizilagunen bihotzak ederki berotu zituzten kantuz. Hurrengoa, Arraiozen, otsailaren 20an.