Síguenos en redes sociales:

Iruritako txistulariak sarituak izan dira Hernanin

Aitor Ripak A mailako txapela jantzi zuen eta Eneko Irazoki bigarren izan zen maila berean

Iruritako txistulariak sarituak izan dira Hernanin

- Pasa den astean egindako Hernaniko XV. Txistulari Txapelketan Ion Irazokiren ikasleak diren Iruritako 4 txistularik hartu zuten parte: Ane Etxandi (11 urte), Mikel Alzate (9 urte), Aitor Ripa (11 urte) eta Eneko Irazoki (12 urte), hain zuzen ere.

Lauak A kategorian aritu ziren eta baita sariak erdietsi ere. 15 partaideen artean hiru sari banatu zituzten. 1. saridunaren txapela Aitor Ripak eskuratu zuen eta 2. postua Eneko Irazoki. Kategoria honetako 3. saria Bizkaira joan zen, Katalin Etxebarriarengana.

B kategoriako, 13-16 urte bitarteko txistulariak aritu ziren gero lehian eta hauek izan ziren saritutakoak: Janitz Enparantza Donostiarra (1. saria eta txapela), Izar Imbuluzqueta, guraso elizondoarrak dituen iruindarra (2. saria) eta Imanol Liendro bizkaitarra (3. saria).