Gazi-gozo
stez, gozoa izaten da beti erripa gainetik jaitsi eta erreka bazterrean ibiltzea. Halako batean, ordea, Arrotxapea aldera jo baino lehen, karrikak oro ageri dira poliziaz lepo, Lehen Zabalguneko izkina guztietan. Haizeak hitz bat xuxurlatzen dizu belarrira: Ayuso, hau da, eskuindar guztien musa edo Jainkosa berria eta, iduriz, nafar sozialista zenbaitena ere bai. Gero, San Lorentzo elizaren parean, burura etortzen zaizu heriosuhar aritu zirela jotzen elizako ezkilak joan den astelehenean (apirilak 4), izurrite berria bailetorren. Eskailerako meza nagusirako deia zen. Eskailerako afariak aspaldikoak dira, baina lehenago ez zen inolako elizkizunik egiten horren kontura. Portale berria zeharkaturik, Arrotxapeko zubira iritsi eta Argak kolore polita dakar, oihanetako elurra gesaltzen ari den seinale. Uretan goiti egin, San Pedroko zubia gurutzatu, eta jori-jori ageri dira Arantzadiko baratzeak. Joan den asteburuko urak on egin die. Beti bezain bakarti dago zut eraikuntza bitxi hori (garaia) zelai belartsu handiaren erdian. Oraindik ere lehenagoko etxe-izenak agerian: Etxezuri, Aitaren Txoko eta bertze. Alemanek izena emaniko eremuan barna, Txantrea. Betiko moldean. Haratago, ordea, etxe sailak hasiko dira hazten laster. Dena prest dago Txantreari erantsitako auzo berria eraikitzeko. Hurbil dago Irubideko zelaia. Begirada altxatu eta, han, katedralaren gibelaldea, ikuspegiaren gozagarri. Begiz ezker aldera jo eta, bat-batean, Media Lunako zuhaitzen gainetik, lau dorretzar, zein baino zen garaiago, zein baino zein itsusiago, zein baino zein zatarrago. Labriteko aldapan gora, alkateak egindako bertze txandrio handia begi-bistan. Eta, behin Alde Zaharrean sarturik eta, gure ibilaldi gazi-gozoa bukatzear dagoela, hara! Nekane, kalez kale mozorroek bulkaturik San Lorentzotik katedraleraino.
Temas
Más en Navarra
-
Lavado de cara para la fuente de Julián Gayarre
-
Un centenar de personas en la celebración del Día del Euskera
-
Sartaguda aprueba por unanimidad un presupuesto de 1,8 millones para 2026
-
El Museo de Educación Ambiental acoge del 9 al 12 de diciembre una nueva edición del mercadillo de intercambio sin dinero