Elizondoko Herriak auzolana egin du igande eta astelehenean Muniarteko zubian. Hasiera batean larunbatean egitekoa bazen ere, eguraldi txarraren eraginez gibelatu egin zen. Igandean 7 lagunek eta atzo 5ek parte hartu zuten auzolanean. Muniarteko zubiaren bi aldeetako barandak egoera txarrean zeudela eta egin zen auzolana. Hauek garbitu, lixatu eta margotu zituzten bi egunetan zehar.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
