Astelehen honetan hasiko da XLII. Laxoa Txapelketa
10 talde lehiatuko dira abuztuaren 6an Donezteben jokatuko den finaleko txapelen bila
Laxoa Elkarteak prest du dagoeneko aurtengo Laxoa Txapelketa. XLII. edizioa astelehen honetan hasiko da, izan ere heldu den asteburuan jokatu beharreko lehenbiziko jardunaldiko partida bat aitzinatu egin dute Aste Sainduko astelehena aprobetxatuz. 17.00etan, Arraioz Zubiondoa eta Irurita Olari nor baino nor ariko dira txapelketako lehenbiziko partiduan, Arraiozko plazan.
Aurtengoan 10 talde ariko dira lehian, Doneztebeko 4 (Ameztia, Apeztegia, The Moment eta Titi): Iruritako 3 (Arkupe, Migelene eta Olari); Arraiozko 2 (Sagardia eta Zubiondoa); eta Oizko 1.
Bi multzotan banatuko dira taldeak eta ligaxkan lehenbiziko lau postutan sailkatutakoak final laurdenetan ariko dira. Gero finalerdiak eta azkenik finala, beti bezala, abuztuko lehenbiziko asteburuan, abuztuaren 6an, Doneztebeko plazan.
Aurtengo txapelketak, berrikuntza gisa, Construcciones Mariezkurrenaren babesletza izanen du.
Temas
Más en Navarra
-
La 'Cereza de Milagro', mucho más que una marca
-
Ocho localidades del Camino de Santiago acogerán más de una veintena de actividades este verano
-
Cómo aparcar en San Fermín 2025 en Pamplona: zona naranja las 24 horas del 5 al 14 de julio
-
El Plan del II Ensanche de Pamplona: 591 viviendas (50% de VPO), 2.500 plazas de aparcamiento, menos coches en Baja Navarra...