SOCIEDAD
Un bisonte de 850 kilos y 4.000 años: así recrea la IA los restos hallados en Urbasa
Giro ederra Amaiurko sokatira torneoan eta gaupasan
Beti Gazte izan zen garailea eta arratsean afari eta kontzertuekin borobildu zuten
Amaiurko Sokatira Taldeak antolatutako sokatira torneoa egin zen den larunbatean Amaiurren. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako taldeek hartu zuten parte giro ederrean ospatu zen lehiaketan, eta Lesakako Beti Gazte taldea nagusitu zen, Ibarra eta Amaiurren aitzinetik. Parte hartzaileek Amaiurko gazteluan talde argazkia egin zuten egun eder horren oroigarri. Oroitzeko modukoa izan zen ere 380 lagunek parte hartu zuten afaria. Akitzeko, jendetza elkartu zen herriko plazan egin zen gau pasan, Unidad Alavesa, Los Zopilotes Txirriaos eta DJ Bullen musika lagun.