Gaur ospatuko den LGTBIQ+ kolektiboaren Harrotasunaren Egunaren harira, zinema saioa egin zuten igandean Lesakako Xulufrinak Sare Feministak antolatuta. Pride pelikularen emanaldia izan zuten Teleboteko terrazan, eta 30 lagunetik gora elkartu ziren. Xulufrinak Lesakako Sare Feministak Sanferminetarako eraso matxisten kontrako zapi gorriak ere egin ditu, Telletxean, Izarra okindegian eta Arrano ostatuan.