Begoña Alzugarai izan da Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatutako Asmazan prezio zehatza lehiaketaren irabazlea. Elkarteko kideen produktuekin erakusleiho dotorea antolatua zuten eta bezeroek, beraien erosketa bakoitzaren truke, erakusleiho horren preziora ahalik eta gehien hurbildu behar zuten. Prezio zehatza 1.317,95 eurokoa zen eta Begoña Alzugaraik 1.317 eurorekin egin zuen apostu. Argazkia: Utzitakoa