Euskarabentura gure eskualdean barrena ibili da
Zugarramurdi eta Amaiurren egin ditu geldialdiak eta ortzegun honetan Urruñara ailegatuko da
Uztailaren 1ean Maulen hasi zuten Euskarabentura Euskal Herriko 128 gaztek, ‘jzioquitar’-ek, eta uztailaren 31an Getxora ailegatu bitartean, 700 kilometroko ibilbidea osatuko dute lurraldez lurralde, herriz herri. Aste honetan gure eskualdean barrena ibili dira 2005 eta 2006an sorturiko gazteak. Astelehenean beroa zela eta ez zuten oinez Lesaka eta Zugarramurdi arteko bidea egin, baina bai autobusez. Asteartean, Xaretako herritik Amaiurrera joan ziren, 1522ko gudua izan zenetik 500 urte bete zirela eta. Bertan, Asisko Urmenetak solasaldi bat eman zien gazteluan, eta frontoian lo egin ondotik, asteazken goizaldeko 4etan abiatu ziren Bidarraira, kontrabandisten bidea ezagutuz. Honela agurtu zuten eskualdea, gero trenez Baionara ailegatzeko. Ortzegun honetan Urruñara joanen dira.
Temas
Más en Navarra
-
Con salón de actos para 180 personas: definido el civivox para el edificio de Telefónica de San Juan
-
Pamplona lanza ‘R-Konekta’: un espacio en el Bosquecillo para que los adolescentes jueguen sin pantallas
-
El Ayuntamiento anunciará el miércoles el colectivo que lanzará el Chupinazo
-
El nuevo centro del Cine Guelbenzu tendrá plaza cubierta, biblioteca y espacios vecinales