44 urtez Baztango Liburutegi Publikoan lanean aritu ondotik, Sonia Lopez Igartuak erretiroa hartu zuen pasa den uztailaren 23an. Astebete hetsia egon ondotik, aste honetan berean zabaldu dute berriz liburutegia. Hemendik aitzinera, Idoia Sobrino Lopez elizondarra izanen da Baztango Liburutegi Publikoko liburuzaina. Bitxikeria gisa aipatu, Soniak lau hamarkada baino gehiagotan izandako ardura bere alaba Idoiak hartu duela.