Asisko Urmenetak egindako Amaiur! Libera State saiakera grafikoa saritua izan da Korsikan. Ajaccioko Nazioarteko komiki jaialdian. Banatutako sairen artean, Historia ataleko garaikurra irabazi du berriki Urmenetaren lanak.

Amaiurko Gaztelu Elkartearen ekimenez, Asisko Urmenetak Amaiur! Libera State saiakera grafikoa argitaratu zuen pasa den apirilean, Erroa eta Herrima argitaletxeen eskutik. Amaiurko batailaren 500. urteurrena ezagutzera ematea du helburu komikiak, “memoria historikoa berreskuratzeko eta narratiba nazionala idazteko asmoz”.

Ajaccio herrian egindako 20. Nazioarteko Komiki Festibalean saritua izan da lana. Bederatzi autore izan dira sarituak festibalean eta Urmenetak Historia saria jaso du zehazki.