Saharaztanen ekimenez, hainbat lagun elkartu ziren Elizondoko plazan ortziralean Sahararen askatasunaren aldeko elkarretaratzean. Gero, Sahrawi lives matter dokumentala proiektatu zuten. Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteko kide den Joseba Alzuetaren erronka kontatzen du. 2021ean Saharako herriaren egoerari ikusgarritasuna emateko 460 kilometroko ibilbidea egin zuen lasterka.