Baztandarren Biltzarraren aitzakian, Udalak, Baztandarra Txirrindulari Taldeko ordezkaritza bat gonbidatu zuen, aurten 40 urte bete baititu kirol taldeak. Taldea zoriondu eta oroigarri bat eman zioten. Jon Pacheco futbolari baztandarra ere gonbidatu zuten, azken urteetan Real Sociedad futbol taldean egiten ari den lan bikainarengatik. Pachecok gonbidapena gustu handiz hartu zuen, baina oporretan izaki, ezin izan zen agertu.