Ortziraletik igandera Anizko bestak ospatu dituzte. Irailaren 29an, ezkila jotzearekin batera hasi zituzten bestak. Ondotik, kirola izan zen eguneko protagonista eta iluntzean baztan zopak dastatu zituzten. Larunbatean, haurrak izan ziren eguneko izarrak. Azkenik, atzo, bestetako azken egunean, 70 bat pertsona elkartu ziren zikiro jaterako. Hala, eguraldi eta giro bikaina lagun izan dituztela asteburu bikaina pasa dute aniztarrek.