Txalo Produkzioak taldeko Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak Iruritako Gizarte Bilguneko aretoa leporaino betetzea lortu zuten igandean Almazenean antzezlanarekin. 190 pertsonak bi langileren arteko harremanean oinarritzen den komedia zorrotz eta garratz honetaz gozatzeko aukera izan zuten. Hala ere, edukiera erabat bete zelarik, 20 bat pertsona kanpoan gelditu behar izan ziren sartzeko aukerarik gabe. Foto: Ondikol