Síguenos en redes sociales:

Iruñeak bat eginen du Euskaraldia egitasmoarekin: maiatzaren 15etik 25era eginen da, egunerokoan euskararen erabilera sustatzeko

Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu du Euskaltzaleen Topagunea – Taupa Euskaltzaleen Mugimenduarekin, hizkuntza-ohiturak aldatuz euskararen erabilera sustatzeko

Iruñeak bat eginen du Euskaraldia egitasmoarekin: maiatzaren 15etik 25era eginen da, egunerokoan euskararen erabilera sustatzekoCedida

Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldia gizarte-mugimenduarekin, hirian euskararen erabilera sustatzeko. Joseba Asiron Saez, Iruñeko alkatea, eta Aitziber Campión Ganboa, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi berezia, bilera bat egin dute gaur Oskar Zapata Solano (Euskaltzaleen Topagunea – Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko Nafarroako ordezkaritzako zuzendaria)rekin eta Nora González Goñi (Euskaraldiaren Nafarroako zuzendaria)rekin, eta elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute.

Euskarak mugimendua behar du eta gu mugitzera goaz! Saretu Taupa euskaltzaleen mugimenduan!

Euskara bultzatzeko egitasmoa izan dute hizpide bileran: laugarren aldiz eginen da aurten, maiatzaren 15etik 25era. Euskaraldiak euskaraz jakin arren hitz egiteko ohiturarik ez dutenek modu aktiboan parte hartzea bultzatzen du, testuinguru gehiagotan erabil dezaten. Halaber, euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko segurtasunik ez dutenak ere kontuan hartzen ditu, eta horiei lehen hitza euskaraz egin diezaioten bultzatzen du egitasmoak, hala euskaraz gehiago eta sarriago entzun dezaten. Horretarako, oinarrizko bi rol daude: Ahobizi eta Belarriprest. Ahobiziek konpromisoa hartzen dute ahal duten guztietan euskaraz hitz egiteko, eta Belarriprestek, berriz, lehen hitza beti euskaraz egin diezaioten eskatzen dute.

This browser does not support the video element.

Aimar Oroz eta Karmele Gurbindo ahobizi izango dira! Eman izena EuskaraldianDIARIO DE NOTICIAS

Udalak babesa eman dio egitasmoari, eta elkarlanerako hitzarmen bat sinatu du7.000 euroko laguntza emateko. Hitzarmenean zehaztu dute helburua dela Iruñeko auzoetan herritarren taldeak sortu, kudeatu eta dinamizatzea, herritarren parte-hartzea sustatu eta dinamikak antolatzeko, bai Euskaraldia hasi aurretik eta bai egitasmoak iraun bitartean.

Euskaltzaleen Topagunea – Taupa Euskaltzaleen Mugimendua izanen da onuraduna, eta konpromisoa hartu du egitasmoa sustatzeko, bai bertako komunikabide txikietan eta bai handiagoetan, eta Iruñeko Udalarengandik jasotako finantzaketaren berri emateko.