elizondo - Arkupeak elkarteak Xabierrera ateraldia antolatu du martxoaren 5erako. Autobusez joanen dira Xabierrera, bertan meza izanen da eta gero bazkaria Xabier Jatetxean. Bazkal ondorengo dantzaldia Joxe Anjel akordiolariak girotuko du. 40 euro gostako da Gaur eta bihar eman daiteke izena, bakoitzak bere herriko ordezkariari erranez. Horrez gain, Gandia eta Benidormera oporraldiak antolatu ditu Arkupeak elkarteak. Maiatzaren 5etik 18ra izanen da, eta gaur eta bihar eman behar da izena, 948 450 878 edo 618 567 837 telefonora deituz. - F.A.G.