doneztebe - Argia aldizkariaren mendeurreneko ospakizunen baitan, eskualdean ekitaldi bat ere antolatu dute. Hain zuzen, Leurtzako urtegi inguruan, anfibioak eta narrastiak ezagutzeko txangoa eginen dute maiatzaren 18an, bi biologo gidari dituztela. Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Beintza-Labaiengo eta Urrozko udalen babesa izan du Argiak ekitaldi hau antolatzeko.

Maiatzaren 18an, larunbatean 10.30ean izanen dute hitzordua Leurtzako urtegiko informazio gunean. Iñaki Sanz Azkue eta Ander Izagirre Egaña, anfibio eta narrastietan adituak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak izanen dira gidariak. Adin guztientzako egokia den txangoan parte hartzeko ezinbertzekoa da izena ematea, argiak100urte@ argia.eus helbide elektronikoan. Kopuru mugatua izanen da, gehienez 35 pertsona. - A.A.A.