elgorriaga - Laugarren urtez mendi-itzulia antolatu dute Elgorriagan. Igandean, 08.00etan zehaztu dute hitzordua. Prest dute ibilbidea, baita ondotik eginen duten mahai-ingurua ere. Guztira 22 kilometroko ibilbidea eginen dute Sunbilla, Ituren eta Doneztebeko mugetan barrena. Itzulia egin ondotik, Herriko Ostatuan bazkalduko dute. Bazkarira joan nahi dutenek ostatura joanez edo telefonoz deituz eman dezakete izena. - A.A.A.