elizondo - Lanbide Eskolako Turismo Ostatuen Kudeaketa zikloko Goi Graduko ikasleek eta Ostatuetako eta Garbitegiko Laguntzaile zikloko Lanbide Heziketa Bereziko ikasleek landutako Ekitaldidun egonaldia: Harrikulunka hotela proiektua saritua izan zen joan zen astean, Iruñeko Baluarten egindako Metodologia Aktiboen Jardunaldian. Jardunaldiaren baitan, Elizondoko ikastetxeko ikasleek beraien proiektua stand baten bidez aurkeztu zuten, proiektuen showroomean, eta elevator pich izeneko teknikaren bidez egin zuten aurkezpena (ideia baten aurkezpen labur-laburra, mezua izugarri bilduz, minutu gutxitan jendearen arreta erakartzeko).

Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa Kolaboratiboa bulkatzea xede duen lehiaketa honetan 23 ikastetxek parte hartu dute aurten, 42 proiektu finalista hautatu direlarik. Horietan, 140 irakaslek eta 180 ikaslek parte hartu dute, bertze erakunde batzuetako 30 pertsonarekin batera.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak banatu zituen sariak, zeinak, pertsona guztien parte-hartzea eskertu zuen, eta era berean, beren inplikazioari esker, apustu metodologiko honekin bat egiten duten LHko taldeak gero eta gehiago direla nabarmendu nahi izan zuen. - F.A.G.