ituren - Ekaineko hirugarren igandean, hilaren 15ean, Trinitate Eguna ospatuko dute Mendaurren. Urtero bezala, goittiko ermitan mezak izanen dira. Eguerdi partean, eguraldiak laguntzen badu, bazkariak izanen dira enbalseetan iturendar eta aurtiztarrek antolaturik. Arratsaldea dantza eta kantuan pasako dute Iturengo plazan. - A.A.A.