bera - Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak antolatutako Kultur 2019 programaren baitan, ortzegunean 20.30ean, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du Berako Herriko Etxeko Plazan.

Izaki Gardenak 2012an sortu zen Jon Basagurenek konposatutako abesti batzuei forma emateko. Urte bereko irailean abesti horietako bost grabatu zituzten eta Itsasargiak EPan azaldu ziren. 2013ko udan, Amaieratik hasi taldearen lehen diskoa grabatu zuten. Taldea Euskal Herrian gehiago ezagutzeko balio izan zuen. 2015eko udazkenean Aurri gara kaleratu zuten. Lan horrek kritika hagitz onak jaso zituen eta amerikar/folk estiloko estatuko disko onena aukeratu zuen Mondo Sonoro aldizkariak. Bira luze baten ondoren, 2017ko martxoan atseden hartzea erabaki zuten. 2019an, Dena osko kaleratu dute eta agertokietara itzuli dira. - A.A.A.