amaiur - Ama birjin bestak iragan ondotik, gaur eta bihar errebestak ospatuko dituzte Amaiurren. Gaur 21.00etan botako dute altxaferoa eta ondotik Gaztelu elkartean afarian elkartuko dira. Bihar, berriz, zikiro-jatea izanen da, Agerralde akordeoilariak alaituta, ilunabarrean, odolki eta zingar jatea eta 23.00etatik aitzinera dantzaldia Iratzar taldearen eskutik. - F.A.G.