elizondo - Euskararen jatorrian arakatzen ibili den Juan Miguel Munarriz elizondarrak idatzitako “Euskararen genesiaz” liburua argitaratu zuen duela hilabete batzuk Pamiela argitaletxeak, eta ortziralean, irailaren 27an, 19.00etan Arizkunenea kultur etxean aurkeztuko du. Liburu mardula da, lan sakona egin du Munarrizek euskararen inguruko galdera auntiz eginez, eta ortziraleko aurkezpenean egindako lan eskergaz arituko da Euskararen jatorria oraindik argitu gabeko kontua dugu eta dauden teoria eta hipotesien artean, Juan Miguelek bere ekarpena egin nahi izan du, historian gibelat eginez, euskarazko esaldiak aztertuz eta aletuz. Erabilitako teknika, aztarnategi arkeologikoetakoen parekoa izan da, hau da, mantxo-mantxo gaineko kapak kenduz joan da, gero eta barnerago joanez. - F.A.G.