elizondo - Gaur eta bihar Gure Zirkuak Elizondon bere egonaldiko azken emanaldiak eskainiko ditu. Aitzineko asteburuko 6 emanaldietan arrakasta itzela lortu ondotik, gaur 18.00etan eta 20.30ean izanen dira hurrengo saioak, eta bihar azkenak, 12.00etan eta 20.30ean. Elizondotik Leitzara abiatuko dira, bi astez bertan izanen dira. - F.A.G.