lesaka - Egoera txarrean dagoen zerrakura kentzeko, borondatezko auzolana deitu du Udalak bihar. Pagolletako etxolan egin dute hitzordua, 08.30ean. Udalak parte hartzaileei istripu asegurua eginen die eta horregatik, auzolanean parte hartu nahi duenak, gaur 13.00ak baino lehen izena eman beharko du 948 63 70 05 telefonora deituta edo udala@lesaka.eus helbidera idatzita. - A.A.A.