elizodno - Pasa zen ortziralean Elizondon, Arizkunenea kultur etxean, Nekazal Politika Bateratuari buruzko jardunaldia burutu zen, Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko udako iakstaroen baitan. Kasu honetan, Baztango Udalaren eta Etxalde mugimenduaren laguntzaz antolatu zen jardunaldia. Euskal Herriko xoko desberdinetatik etorritako 70 lagun baino gehiagok parte hartu zuten, interes handia piztu zuen jardunaldian.

Europako Batasuneko politika publiko garrantzitsuenetako bati buruz gogoeta egiteko baliatuko zuten ortziraleko hitzordua, goizean goizetik hasita ilunabarrrera arte iraun zuen jardunaldiak formatu desberdinetako hitzorduak barnebildu zituen, unibertsitateko irakasleen hitzaldiak, nekazarien sindikatuetako ordezkariekin mahai-ingurua? Aipagarria ere bai elikadura iraunkorrari buruzko nazioarteko adituen taldeko Francesco Ajenaren parte hartzea. Bruselasetik IPES-FOODek Nekazaritza Elikadura Bateratuari buruz egin duen proposamena aurkeztera etorri baitzen. Nekazaritza Politika Bateratuak urtero 60.000 milioi euroko aurrekontua du, Europako aurrekontuaren %38. Baztanen, adibidez, urtero 4 milioi euro inguru banatzen dira. Hala ere lehen sektoreak eta landa eremuek gainbehera segitzen dute. Horri buruz gogoeta egin zuten Elizondon eta momentu honetan eta 2021-27 aldirako orain definintzen ari diren Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan eztabaida ere sustatu zuten, landa garapenerako politiken aukerak aztertu bidenabar.

Ikastarora etorritakoek Baztango Zaporeakek bertako produktuekin emandako otamena dastatu ahal izan zuten. Modu berean, bazkaria tokiko elikagai agroekologikoen egin zen. Parte ahrtzaielak harritu egin ziren Baztango eskaintza anitzarekin.