elizondo. Orain dela hamabortz urte hasitako ohiturari eutsiz, Beartzungo Eguna ospatu zuten larunbatean auzokideek. Gaur egun auzoan 55 lagun inguru bizi badira ere, herenegun aunitzez gehiago elkartu ziren besta egunaz gozatzera. Eguerdian, Kattalinkoren bordako Juanito Etxandik (argazkian) botatako altxaferoaren ondotik txopoa goratu eta erraldoi eta gaitariak kalejiran ibili ziren, herri kirol saioaren aitzinetik. Bazkari ederraz gozatu ondotik Santxotenaren eskutik dantzaldia izan zuten. Arratsean, berriz, afaria izan zuten eta gero bestak jarraitu zuen. Aipatu, duela 40 urte inguru Beartzunera etortzen zen Jose Antonio Leiza Larralde akordeoilariaren bisita izan zutela ere. F.A.G: /Argazkia: Ondikol