BERA. La Trócola zirkoak Emportats lan baikaina eskaini zuen larunbatean Kultur Etxean. Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren lagun-tzaz antolatu zuen emanaldia, Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren barrenean. Ez zen jende aunitzik bildu, baina denek aski ongi pasatu zuten akrobazia, malabarismoa eta musika uztartzen zituen emanaldian. Aritz Sardina, José Monreal, Andrea Pérez, Guillem Fluixa eta Jon Sádaba antzezleek lan bikaina egin zuten. Argazkia: utzitakoa