elizondo - Arkupeak jubilatu eta pentsionisten elkarteko bazkideek urteko egun handienetako bat biziko dute gaur, Bazkideen Eguna. Gorraizen ospatuko dute gaurkoa. Autobusez hurbilduko dira bertara eta 12.00etan meza entzuteko aukera izanen dute. Gero, ohiko gisan, omenaldia eginen zaie urrezko eta diamantezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteei eta aurten 85 urte betetzen dituztenei. Gainera, elkarteak urtean zehar antolatu dituen literatura, marrazki, pintura eta argazki lehiaketen sari banaketa ere burutuko dute. 14.00etan bazkari oparoa izanen dute Gorraizko Gazteluko jatetxean, eta bazkal ondoan, dantzaldiarekin borobilduko dute eguna, 19.00etan autobusez etxera itzultzeko. - F.A.G.