bera. Ohiturari eutsiz bukatu dute urtea Beran. Ttikienak Glin-Glan abestuz eta gozokiak, intxaurrak eta frutak eskatuz ibili dira etxez etxe. Abesbatzak eta berekin batera ibili zirenek, berriz, Diostesalbe eta Eguberrietako kantuak hedatu zituzten. Eguberrietako ospakizunak bukatzeko igandeko Errege Kabalgata bertzerik ez da falta. 15.30ean eskutitzak bilduko dituzte pajeek eta 18.30ean abiatuko da suhiltzaileen parketik. Argazkia: utzitakoa