lesaka. Ehunka kilometrora bihotzetik gertu goiburupean, Igor Portu, Mikel San Sebastian eta Mattin Sarasola herriko presoak etxetik falta direla hamabi urte bete direla gogoratu dute Errege Egunean, urtarrilaren 6an, eguerdian Lesakako Plaza Zaharrean. Jende aunitz bildu zen eta larunbat honetan euskal preso politikoen alde Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko deialdia ere zabaldu zuten. Argazkia: utzitakoa