Irurita - Otsaila bukaeran Iruritako eskuineko errekan, bidea desegiteko puntuan egon zen, izan ere, bidearen azpiko aldea urratu eta errekara erori zen, bidearen azpiko aldea hutsik utziz. Horren ondorioz, auzoan bizi ziren hamalau baserrietako bizilagunak pasabiderik gabe ez gelditzeko premiazko eran lanak egin behar izan zituen Baztango Udalak. Menditik heldu zen ura bideratzeko hodia jarri zuten, bidearen azpiko zuloa bete eta harri-lubeta bat eraiki zen, berriz ere bidea ez erortzeko. Gainera, zola eman eta baranda bat jarri ziren. 14.450 euroko inbertsioa egin zen lan horietan. Lanen zuzendaritza Mendikoa ingenieritzak egin zuen, eta egikaritzea, berriz, Altzugaraik.

Caption: Iruritako eskuineko errekako biean egindako lanen emaitza. Argazkia: Baztango Udala