Arrano elkartearen eguna ospatu zuten bigarren urtez, larunbatean. Hasiera batean herri bazkaria egitekoa baldin bazen ere, azkenean “erantzunkizun eta koherentziaz jokatzeko”, bertan behera uztea erabaki zuten. Hori bai, goizean mendi irteera egin zuten Agiñara, oinez batzuk eta bizikletaz bertzeek. Hauek, ekipazio berria estreinatzeko aukera ere izan zuten. Agiñan, gosaritxo bat izan zuten, ekitaldia borobiltzeko.