- Urtarrilean hasi zuen bere ibilbidea Baztango Udaleko Kultura Batzordeak sustatutako Baztan kantuz ekimenak. Hilero, hirugarren igandean, Baztango herri desberdin batean kantuzaleak elkar-tzea da asmoa, herriko karrikak zeharkatuz, herriko xokoak alaitu eta betiko euskal kantuen aitzakian momentu eder bat pasatuz. Amaiurren eta Elizondon izanziren lehenbiziko bi hitzorduak eta alarma egoerak ekimena eten bazuen ere, udan berriz jarri zen abian. Igandean Lekarozen zen hitzordua, eta hamarnaka lagun elkartu ziren bertan, eguraldi ona lagun, betiko euskal kantu ederrekin herriko karrikak eta jendearen bihotzak alaitasunez zipriztinduz. Hurrengo hi-tzordua Arraiozen izanen da.