Abuztuan inauguratu zen Amaiurko Arkeologia Zentroa. Azken 15 urtetan Amaiurko gazteluan Arantzadi Zientzia Elkartearen eskutik auzolanean egin diren indusketa lanetan aurkitutako objektuak eta informazioa aurki daiteke. Erratzuko herriak Amaiurren egindako lana eskertu eta saritu nahi izan du eta 1.000 euro eman dizkio , memoria historikoa bizirik mantentzeko egiten duen lanagatik.