Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, Haur eta Prebentzio programaren baitan, zailtasun ekonomikoak dituzten familiei laguntzeko jostailu bilketa solidarioa egin da astelehenetik or-tziralera bitartean. Baztandar aunitzek eran-tzun diote deiari, Iratxe Perez hezitzailearen hitzetan "guztiz arrakastatsua suertatu da, jende pila batek ekarri ditu jostailuak, gainera egoera oso onean". Jendearen parte hartzea eta elkartasuna eskertu nahi izan dute Gizarte Zerbitzuetako kideek. Jostailuak desinfektatu ondotik Arizkunenea kultur etxean antolatu dituzte eta dagoeneko prest daude heldu den astelehenean, beharrak dituzten 40 familien artean banatzeko.